Artisaua
Ion Dufurrena
Bisita gidatuak eta produktuen salmenta
18 urtetatik artisau lanetan
Kaikugilea
Tradizioak eta txikitatik ikusi duenak erakarrita, lanbidez nekazaria den erratzuar hau 18 urterekin hasi zen lanbide honetako teknikak ikasten, bere herriko Santiago Oteiza kaikugile maisuaren eskutik.
Erratzun du tailerra artisau honek -Iriarteko Borda sortetxean-, eta kaikuak eta artzain-tresnak egiten ditu bertan. Bere bisita gidatuetan, 2.000 urte baino gehiagoko lanbide honi buruzko sekretu eta bitxikeriak erakusten ditu.
Etxean bertan saltzen ditu bere produktuak.
Bera arduratzen da lanerako behar duen zura mendian mozteaz, neguko ilgoran, urria eta apirila bitartean.
Urkiaren zura erabiltzen du kaikuak, abatzak eta oporrak egiteko.
Ion Dufurrena ETB1-eko Biba Zuek! programan egindako elkarrizketan.
Etxean bertan saltzen dira produktuak
Egindako lanak
- Kaikua: ardiek emandako esnea gordetzeko ontzia. Itxura zilindrikoa izaten du, ahoalde konikoa eta ardatz okerra. Euskarria izaten du.
- Abatza: esnea harriekin egosteko ontzia. Itxura zilindrikoa izaten du, eta bi euskarri daramatza. Hainbat lan.
- Idazkia (iragazkia): Inbutu moduko pieza konikoa. Osinez bete ostean, esnea bertatik iragaiten zen, zikinkeria solidoa kentzeko.
- Malatsa: gazta egiteko prozesuan, esneari gatzatua bota ondoren eragiteko erabiltzen den makila, muturrean ikoroski modukoak dituena.
- Kartola: abatzaren gainean ipini ohi den ohol zuloduna. Bere gainean, berriz, zimitza ipintzen da, gazta egiten den artean. Horrela, gazura jatorrizko ontzira erortzen da.
- Zimitza: gasnarako moldea
- Oporra: artzainek otorduetan erabiltzen zuten katilua, euskarri bat edo bikoa. Hainbat lan.
Zer da
Kaikua
Zurezko ontzia da, eta artzain baztandarrek ardiak jezteko eta gatzatua zerbitzatzeko erabili zuten mendeetan zehar. Itxura zilindrikoa izaten du, ahoalde konikoa eta ardatz okerra. Euskarria izaten du.
Kaikuak egiten dituen lantegi baten bisitaldia
Bisita gidatuak
Kaikua eta artzainen beste tresna batzuk nola egiten diren jakin nahi baduzu, Erratzun badago lantegi txiki bat eta bertan artisauak berak, zeina ogibidez abeltzaina baita, ederki azalduko dizkizu 2.000 urte baino gehiago dituen lanbide honen gorabeherak.
Informazioa
- Helduak: 5€
- Haurrak: 3,5€
- Taldeak: kontsultatu
- Iraupena: 1h.
Erreserbak
Kontaktua
Bisita gidatu bat egin nahi baduzu, produkturen bat erosi nahi baduzu edo zalantzaren bat baduzu jarri harremanetan.
- 644 254 106
- kaikuegilea@gmail.com
- Iriartea etxea - 31714 Erratzu (Na)
* Oharra: Etorri aurretik gurekin harremanetan jarri ez baitugu ordutegi finkorik.